ZOZKETAN PARTE HARTZEKO LEGEZKO OINARRIAK

SARRERA

Zozketa hau EDEBÉ EDUCACIÓN, S.L. (aurrerantzean EDEBÉ) pertsona bakarreko sozitetateak antolatu du (helbidea: Passeig de Sant Joan Bosco, 62 08012 BARTZELONA; IFK: B-91.370.734), #Beste Era batera ekitaldia sustatzeko asmoarekin.

HASIERA-DATA ETA AMAIERA-DATA

Sustapena 2021eko azaroaren 8an hasiko da, 9:00etan, eta 2021eko azaroaren 22an amaituko da, 24:00etan.

2021eko azaroaren 23tik aurrera, harremanetan jarriko gara irabazle eta erreserba guztiekin.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK ETA SUSTAPENAREN MEKANIKA

Parte hartzeko baldintzak hauek dira:

  • Espainiako lurralde nazionalean bizitzea (Kanariak, Balearrak, Ceuta eta Melilla BARNE).
  • Pertsona fisikoa izatea, 18 urtetik gorakoa, sustapen hau hasten den unean.
  • Zozketan parte hartzeko, hitzordua sare sozialetan (Twitter eta Instagram) partekatu baino ez duzu egin behar, #Beste Era Batera #NikBEB jarriz.
  • Erabiltzaileak nahi adina aldiz parte har dezake zozketan.

SUSTAPENAREN BALDINTZAK, IRABAZLEAREN JAKINARAZPENA ETA SARIAK

Ekitaldi presentzialerra etorri nahi duzu?

Partekatu hitzordua sare sozialetan #Beste Era Batera #NikBEB jarriz, eta parte hartu ekitaldira joateko 5 sarrera bikoitzen zozketan.

Sustapena amaitu ondoren, 5 irabazleak eta 5 erreserbak erabakiko dira algoritmo propio baten bidez.

Irabazleak EDEBÉk egiten dizkion komunikazioei erantzun beharko die, saria onartuz eta harremanetarako datuak emanez. Lehenengo posta elektronikoa jasotzen dutenetik 2 eguneko epean erantzuten badute, erreserbetara pasatuko da.

Sariei lege hauek aplikatuko zaizkie: azaroaren 28ko 35/2006 Legea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarena; martxoaren 30eko 439/2007 Errege Dekretua, Erregelamendua onartzen duena; maiatzaren 27ko 13/2011 Legea, Jokoa Arautzen duena; abenduaren 30eko 2069/1999 Errege Dekretua, Estatuko Loteria eta Apustuen Enpresa Erakunde Publikoaren Estatutua onartzen duena; abenduaren 1eko 3059/1966 Errege Dekretua, Zerga Tasen Testu Bategina onartzen duena, eta haiekin bat datozen gainerako xedapenak, baita aurreko guztia osatzen, aldatzen edo ordezten duen legedia ere; beraz, EDEBÉk ez du konturako sarrerarik edo bidezko den atxikipenik egingo.

DATUEN BABESA

Datu pertsonalak babesteko indarrean dauden araudietan, 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (GDPR) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz, zozketan parte hartzeko emandako datu pertsonalak EDEBÉ EDUCACIÓN, S.L. pertsona bakarreko sozietatearen erantzukizunpean erabiliko dira.

Parte-hartzaileak, irabazlea edo errerba bada, baimena ematen du emandako datu pertsonalak, irudia barne, edozein komunikabidetan eta gizarte-kanaletan argitaratzeko, irabazleen eta sustapenaren publizitatea egiteko. Halaber, baimena ematen du sari-banaketan argazkiak ateratzeko eta, hala badagokio, argitaratzeko.

Parte-hartzaileak EDEBÉ EDUCACIÓN, S.L. pertsona bakarreko sozietateari lagatzen dizkio sustapen honetan aurkeztutako argitalpenetako irudi eta testuen gaineko irudi- eta egile-eskubideak.

Parte-hartzaileak noiznahi erabili ahal izango ditu datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna egiteko eta aurka egiteko eskubideak Passeig de Sant Joan Bosco, 62 08017 BARTZELONA (BARTZELONA) helbidean. Emaila: arco@edebe.net, NANaren kopia erantsiz.

Parte-hartzaileak benetako datuak eman beharko ditu; bereziki, oso garrantzitsua da helbide elektronikoa zuzena izatea, huraxe izango baita parte-hartzaileekin komunikatzeko bide nagusia. Datu pertsonalen jakinarazpen faltsu orok eskubidea emango die zozketaren antolatzaileei irabazlea deskalifikatzeko.

 

DESKALIFIKAZIOAK ETA ZIGORRAK

Agerian geratzen bada parte-hartzaileetako edozeinek ez dituela betetzen oinarrietan eskatzen diren baldintzak, parte hartzea lehen adierazitako datetatik kanpo egin dela edo parte hartzeko emandako datuak ez direla baliozkoak, parte hartzea baliogabetzat joko da, automatikoki sustapenetik kanpo geratuko da, eta sustapen honen ondorioz emandako sarien gaineko eskubide guztiak galduko ditu.

Iruzurrezko jarduerak zainduko dira, eta erabiltzailea kanporatu edo deskalifikatu egingo da itxuraz abusuzkoak edo asmo txarrekoak izan daitezkeen portaerak ikusten direnean, hala nola nork bere buruari botoa ematea xede horretarako berariaz sortutako kontuetatik.

Gezurrezko adierazpen edo nortasun- edo iruzur-zantzu orok aukera emango dio EDEBÉri parte-hartzailea berehala deskalifikatzeko, alde bakarrez eta parte-hartzaileari inolako jakinarazpen edo justifikaziorik egin beharrik gabe.

ERANTZUKIZUNETIK SALBUESTEA

Adibide gisa, baina ez muga gisa, EDEBÉ ez da arduratuko zerbitzuak edo konektibitateak izan ditzakeen akatsez edo hirugarrenei egotz dakizkiekeen eta sustapen honen garapenari eragin diezaioketen inguruabarrez. Halaber, ez gara arduratuko parte-hartzaileak sustapen honetan lortutako saria/sariak erabiltzeko moduaz.

ONARPENA ETA ALDAKETAK

Zozketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek oso-osorik onartzea, bai eta EDEBÉk haietaz egiten dituen interpretazio-erabakiak espresuki onartzea ere. Saria onartzen ez bada, oinarri hauetan ageri den bezala, uko egiten zaiola ulertuko da eta kasu horretan zozketa eman gabe utziko da.

EDEBÉk legezko oinarri horiek aldatzeko edo zabaltzeko eskubidea izango du, baldin eta sustapenean parte hartzen dutenen eskubideei kalte egiten ez badie.

Ezinbesteko arrazoiengatik zozketa hau bertan behera geratzen bada, EDEBÉk ez du horren gaineko inolako erantzukizunik izango.

BATERAEZINTASUNAK

Ezin izango dute zozketan parte hartu EDEBÉko langileek edo zuzeneko edo zeharkako senideek. Zozketa hau egiten eta/edo kudeatzen parte hartu duten hornitzaileek eta laguntzaileek ere ezin izango dute parte hartu, ezta lehen graduko zuzeneko senideek ere.

APLIKATU BEHARREKO LEGERIA, FISKALITATEA ETA JURISDIKZIOA

​​Legezko oinarri hauek Espainiako legearen arabera arautuko dira. Oinarri hauen baliozkotasunaren, interpretazioaren edo betetzearen inguruan sor daitekeen edozein erreklamazio edo eztabaida ebazteko eskumena Bartzelona hiriko epaitegi eta auzitegiek izango dute.

Irabazleen kontura izango dira sarien ondoriozko zergak eta gastuak –haien izaera edozein dela ere –, hala nola ekitaldira joateko bidaiaren kostua (EDEBÉ ez da kostu horren erantzule izango).